LED. ZER DA?

LED. ZER DA?

 

Elektronikan egindako aurrerapenei esker, gailu elektronikoetan aspalditik existitutako elementu bat garatzea lortu da argiztatzearen etorkizun gisa hartzeko haina argi igorriz. LEDaz ari gara, noski.

 

LEDak (“Light Emiting Diode” edo “Diodo Argi Igorlea”) solido egoeran dauden lanparak dira. Hau da, ez dute inguratzen duten filamentu, gas geldo edo kristalezko kapsularik. LEDa epoxi erresina batez estalitako bi terminalei elkartutako erdieroale bat da, korronte batek zeharkatuz elektro-argiztatzea deituriko efektua ekoizten duena. Alegia, argi monokromatikoa igortzen dute eta gizakiak ikusi dezakeen argi espektru guztia lor daiteke LED fabrikazioko materialak konbinatuz.