LEDaren ABANTAILAK

LEDaren ABANTAILAK

 

 

 

LED argi-igorlearen bidez lor daitezkeen abantaila askoen artean honako hauek ditugu:

 

 

 

Eraginkortasun energetikoa.

LEDak kontsumitzen duen ia energia elektriko guztia erabiltzen du argia egiteko, goritasun argiak ez bezala, hauek %90 eta fluoreszenteak %50 beroa emanez galtzen baitute.

Mantentze-lanik gabe.

Bizitza luzeagoa dutenez, 50.000 bat ordu, LEDek ez dute mantentze-lanik behar, eta gomendagarriak dira sarbide zaileko lekuetarako.

•Berehalako erantzuna.

LEDen piztu eta itzaltzea berehalakoa da, eta ez dira kaltetzen pizte kopuruarekin. Hori dela eta, oso erabilgarriak dira mugimendu hautematearen bidez funtzionatzen duten argiztatzeentzat.

Segurtasuna.

Ez dute tulipa baten babesik behar kolpeetatik babesteko, polikarbonatoz eginak baitaude. Beraz, ezin da LEDen hausturak eragindako ebaketarik gertatu.

•Ekologikoak.

Goritasun argiek ez bezala, LEDek ez dute tungstenorik, ez eta fluoreszenteek ez bezala merkuriorik. RoHS sustantzia kutsakorren inguruko europear araubidea betetzen dute, guztiz birtziklagarriak baitira.

•Erresistentzia.

Filamenturik ez dutenez, talkek ez dute beren funtzionamenduan eraginik. LEDak beira, goritasunezko bonbila baten filamentua edo fluoreszente konpaktuak baino sendoagoak dira hauskortasunari erreparatuz.

Argi kliskarik gabe.

Denbora luzez egonez gero ohikoa den 'begi nekatuen' gaitza ekiditen du.

Ez du izpi ultramorerik igortzen (UV).

Intsektu gutxiago erakartzen ditu.

 

Montajes Mendibil S.L 2015 | Copyright © All Rights Reserved.